Pertsona bat atxilotu dute Arrasaten droga trafikoa leporatuta

Miren Mujika 2014ko api. 2a, 16:14

Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, droga trafikoa leporatuta. Ikerketa askoren ostean, atxilotuak substantzia estupefazienteak kalean saltzen ziharduela ondorioztatu dute.

Ertzaintzatik diotenez, ustezko trafikatzailearen erosleak Arrasateko puntu konkretu baterantz zuzentzen ziren, droga erosteko asmoz. Dirudienez, saltzailearekin elkartu bainaolehenago telefonoz kontaktatzen zuten harekin, gero salerosketaren ordua finkatzeko.

Atzo, asteartea, patruilatzen zebiltzan ertzain batzuek ustezko trafikatzailearen salmenta eragotzi eta atxilotu egin zuten. Auto bat eta motor bat topagunera gerturatzen ari zirela ikusi zuten ertzainek, baita saltzaile susmagarria ere. Autoko kopiloturen eserlekuan eseri eta dirua jaso zuela ikusi zuten. Hiru pertsonak identifikatu eta bi poltsa konfiskatu zituzten, baita heroina dosi bat ere. Ustezko saltzailea atxilotu egin zuten eta gainean zituen bi diru-zorroetako batean beste zortzi poltsatxo aurkitu zituzten.

Azkenik, beharrezko baimenaz baliatuz, Ertzaintza atxilotuaren etxera sartu zen eta bi poltsa marihuana, haxix zati bat, baskula bat eta bi labana aurkitu zituen.

Atxilotua komisaldegira eraman zuten eta gaur, asteazkena, Bergarako auzitegiaren esku pasatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak