Izaki Gardenak taldeak joko du eguenean Arrasateko Gaztetxean

Miren Mujika 2014ko api. 1a, 17:30

Eguen honetan, apirilak 3, Izaki Gardenak taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.

Kontzerturako sarrerak Arrasate Irratian zozketatuko dituzte eta bertan parte-hartzeko irratia@goiena.com helbidera idatzi behar da. Zozketa eguenean bertan egingo da, Arrasate Irratian, 13:00etan.

Izaki Gardenak taldearen hastapenak

Izaki Gardenak 2012an Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sortutako egitasmoa da. Poliki-poliki taldea osatzen joan zen eta kantuek sonoritate eta gorputz handiagoa hartu zuten: "Melodia aparta, sentsibilitate berezia eta bukaera borobileko kantuak dira, rock, country eta folkaren artean, aurreiritzirik gabe, kokatzen direnak".

Gaur egungo taldekideak hauek dira: Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Sumision City Blues, Joseba B. Lenoir), Libe García de Cortazar (Neubat, Sorkun, Libe), Eneko Leza (Khous, Virenque) eta Iker Fernández (Akatu, Virenque). Urte berean Itsasargiak disko laburra argitaratu zuten eta 2013an Amaieratik hasi lan luzea.

Apirileko egitaraua

Apirilera begira beste hainbat kontzertu ere egingo dira Arrasateko Gaztetxean, eguenetan:

  • Apirilak 3, eguena: Izaki Gardenak.
  • Apirilak 10, eguena:  Inoren Ero Ni.
  • Apirilak 24, eguena: Luther Russell.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak