Atzo, zapatua, izandako partiduetan hainbat ezuste izan ziren. Eta denak Mondraren interesen aldekoak. Hasteko, Soraluzek lidergoa galdu zuen Ordiziaren mesedetan (1-0). Horrek esan nahi du liderra puntu bat gutxiagora izango duela Mondrak, baldin eta gaur irabazten badu (hiru puntura geratuko litzateke Ordizia). Aipatu moduan, baina, 'saltsa' horretan talde gehiago daude. Atzo, baina, Zestoak hiru gol egin zizkion Mondrak aurretik duen Zumaiakori, eta kontrario hori ere atzean utziko lukete arrasatearrek. Eta azkenik, ikusteko dago Urolak eta Amaikak Batek gaur, domeka, zer egiten duten, elkarren kontra jokatzen dute-eta.
Hemen atzoko emaitzak, eta sailkapena zela dagoen.
Horiek guztiak ondo daude, baina, Mondrak etxerako lanak ondo egiten baditu gaur. Eta hor, zeregin horretan, zaleen babesa izugarri eskertuko dute.
Ondoren, emakumezkoak
Futbolaz betetako arratsaldea izango da gaurkoa, gizonezkoen partiduaren ostean datorrelako emakumezkoen Mondra. Bigarren nazionaleko taldeak San Inazioren bisita izango du 18:00etan. Denboraldi gogorra ari da izaten Urangaren neskendako, handi geratu zaielako kategoria. Baina, denboraldiko lehen puntu bila zelairatuko dira Mojategira.