Sexualitatearen inguruko saioak egingo ditu Udalak seme-alabak dituzten helduentzako

Jon Moñux 2014ko mar. 28a, 11:47

Arrasateko udal Prebentzio Zerbitzuak sexualitatearen inguruko doako hainbat saio antolatu ditu 0 eta 18 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako.

Sexu identitatea, biografia sexuala edota orientazio sexuala bezalako gaiak landuko dira saioetan. Udal Sexologia Zerbitzuko Montse Velasco sexologia hezitzaileak zuzenduko ditu saioak eta Kultur Ateko Loramendi loramendi gelan egingo dituzte. Saioak seme-alaben adinaren arabera banatuko dira:

0-6 URTE

Euskaraz: apirilaren 8an, 14:45etik 16:15era.

Gazteleraz: apirilaren 7an, 14:45etik 16:15era.

7-12 URTE

Euskaraz: apirilaren 8an, 18:00etatik 20:00etara.

Gazteleraz apirilaren 28an, 18:00etatik 20:00etara.

13-18 URTE

Euskaraz: apirilaren 7an, 18:00etatik 20:00etara.

Gazteleraz: apirilaren 28an, 18:00etatik 20:00etara.

Plazak mugatuak dira eta interesatuek 943 25 20 07 telefonora deituz edo prebentzio@arrasate-mondragon.net helbidera idatziz eman dezakete izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak