Hitzaldian, Harremaneko Francisco Javier Ruiz de Munain zuzendariak eta Alboan GKEko kide den Octavio Romanok eskaini zuten hitzaldia. Amaieran, 10.980 euroko txekea eman zion Ruiz de Munarinek Romanori.
Erakundeko kideak pozik azaldu ziren arrasatearrengandik jaso duten laguntzagatik. Norbaitek dohaintzaren bat egin nahi izanez gero, dirua batzeko kontu korronte zenbakiak irekita jarraitzen duela jakinarazi dute taldeko kideek.
Alboan organizazio jesuitak jaso ditu dohaintza horrek Harreman taldearen eskutik, baina beste dohaintza pribatuak eta publikoak ere izan ditu Alboan GKEsk. Guztira, hamabi herrialdetako hainbat organizazio jesuiten artean, 1.200.000 euro lortu dituzte Filipinetara bidaltzeko. Talde horretan sartzen den Alboan GKEak 40.000 euro lortu ditu.
Diru bilketaren helburua
Harremanek batutako dirua, tifoiak gogor jo duen Culion isla birgaitzera bideratuko da. Culion 15.000 biztanle inguruko herri bat da, eta bertan, etxebizitzen ia ehuneko ehuna kaltetua suertatu da. Bestalde, arrantzatik bizi den herri bat da eta hainbat eta hainbat ontzik erabilgarritasun guztia galdu dute.
Arrantza berpiztea, etxebizitzak berreraikitzea, komunitate indigenentzako ebakuazio zentro bat eraikitzea, ikasleentzako barnetegi bat eraikitzea eta ingurumena ahal den neurrian berreskuratzea du helburu Harreman GKEak.