AGAKOren 23. urteurrena ospatuko dute Arrasaten

Miren Mujika 2014ko mar. 27a, 16:41
Udaberriarekin batera, AGAKOren 23. urteurrena ospatzeko intentzioak dituzte arrasatearrek. Urtero legez, apirilera begira egitarau osatu bat prestatu dute herriko gazteek.

Apirilean zehar askotariko hitzaldiak eta tailerrak egingo dituzte. Alde batetik, domeketan egungo gizartearen egoera soziekonomikoaren inguruko zine emanaldiak egongo dira. Bestetik, eguenetan Kooltur ostegunak izeneko ekintzak aurrera eramango dituzte.

Aste Santuetako oporretarako aldiz, 3 egunetako mendi martxa antolatu dute; Arrasaten hasi eta Arrasaten bukatuko dena. Egun handiena apirilaren 26a izango da, izan ere, urtero bezala, herri bazkaria, olinpiadak eta trikipoteoa prestatu dituzte egun horretarako.

Egitaraua osoa

  • Apirilak 4, egubakoitza, 22:00etan: Short film caravan laburmetrai emanaldia, Zart taldearen eskutik.
  • Apirilak 5, zapatua, 17:30ean: Manifestazioa Iruñean abortatzeko eskubidearen alde, Euskal Herriko mugimendu feministak deituta.
  • Apirilak 12, zapatua, 11:00etan: Nola jokatu istripu baten aurrean izeneko lehen sorospen tailerra. 22:30ean aldiz, Porco Bravo taldearen kontzertua, baita beste talde sorpresa batena ere.
  • Apirilaren 17tik 20ra, eguenetik domekara: Gazte Burutazkio topaketak Iruñean.
  • Apirilak 22, martitzena: Anbotoste eta Otxandiora mendi martxa.
  • Apirilak 23, eguaztena: Otxandio, Legutio, Albertia, Landa eta Degurixara mendi martxa.
  • Apirilak 24, eguena: Degurixa, Kurtzebarri eta Urkulura mendi martxa.
  •  Domekero, 18:00etan: Dokumental emanaldiak gai soziekonomikoen inguruan.
  • Eguenero, 22:00etan: Kooltur Ostegunak.

Ekintza guzti hauen arrazoi nagusia herriko gazteek gaztetxea biziberritzeko ahaleginak egitea da, autogestio eta askatasunean bizitzea posible dela erakusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak