Eskolarteko B mailako bigarren fasea jokatuko dute zapatuan

Miren Mujika 2014ko mar. 27a, 16:38
Arrasateko Dragoi gimnasia taldea.
2013-2014 denboraldiko bigarren faseko txapelketa martxoaren 29an, larunbata, izango da Bergaran eta Eskolarteko B mailako bigarren fasea jokatuko dute.

Goizeko saioa  Labegaraietako kiroldegian hasiko da 10:00etan eta benjamin, alebin eta infantilak bakarka zein taldean lehiatuko dira. 17:00etan, aldiz, Arrasate Dragoi Gimnasia taldeko 25 gimnastek benjamin topaketan parte hartuko dute.

Parte-hartzaileak

Arrasate Dragoi taldetik honako hauek hartuko dute parte: 

  • Alebin B bakarka eta uztaiarekin: Lorea Pierrugues eta Uxue Azkue.
  • Infantil B taldeka eta bost uztaiekin: Maialen Diaz, Leire Elizaran, Maite Iraeta, Araitz Altube, Ane Gorosabel eta Kimi Lopez de Aretxaga.
  • Infantil B bakarka eta pilotarekin: Leire Ugarte eta Haizea Uzarraga.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak