Arrasateko Liburutegia, Arrasate
Apirilaren 11rako, Arrasateko Arizmendi Ikastolako gazteek Oswaldo Pai gonbidatu dute, goizean zehar, Cuentos Colorados izeneko liburuaz aritzeko. 19:00etan, aldiz, ipun kontalarien txanda izango da. Brasil-eko Clara Haddad-ek 'Cuentos de Otrora para personas de ahora' ikuskizuna eskainiko du helduentzat eta 'Cuentos de la Mariquita' haur eta familientzat. Jarraian, Colombiako Alekos-en 'Cuentos y cantos de los últimos tiempos' ikuskizuna egongo da. Saio guztiak Jokin Zaitegi gelan izango dira eta edonor joan daiteke.
Hizkuntza: Euskara