Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten Liburuaren Eguna apirilaren 23an izango da eta Aste Santuarekin batera datorrenez, urtero antolatzen diren jarduerak apirilaren hasieran eta amaieran egingo dituzte.
Egitaraua
Izaskun Mujika kontalariak 4-6 urteko haurrei kontatuko dizkie ipuinak Santa Marina auzoko haur liburutegian, apirilaren 10ean, 18:00etan.
Apirilaren 11rako, Arrasateko Arizmendi Ikastolako gazteek Oswaldo Pai gonbidatu dute, goizean zehar, Cuentos Colorados izeneko liburuaz aritzeko. 19:00etan, aldiz, ipun kontalarien txanda izango da. Brasil-eko Clara Haddad-ek Cuentos de Otrora para personas de ahora ikuskizuna eskainiko du helduentzat eta Cuentos de la Mariquita haur eta familientzat. Jarraian, Colombiako Alekos-en Cuentos y cantos de los últimos tiempos ikuskizuna egongo da. Saio guztiak Jokin Zaitegi gelan izango dira eta edonor joan daiteke.
Literatura Solasaldietan komiki zikloa amaituta, Literatura eta Homosexualitatea gaiaren inguruko irakurketak egingo dituzte; koordinatzailea Juanjo Olasagarre idazlea izango da. Lehenengo saioa apirilaren 29ean izango da Las horas liburuarekin.
Euskarazko solasaldietan, berriz, apirilaren 30ean Parisen bizi naiz Koldo Izagirreren poema liburua aztertuko dute Garazi Arrula koordinatzailearekin batera.