Abaroa elkarteak irteera bat antolatu du Nafarroako Erriberara apirilaren 11rako. ‘Pacharán la Navarra’ bisitatuko dute eta ardoa eta patxarana dastatzeko aukera izango dute bisitariek, baita doako ogitarteko bat jateko ere.
XIII. mendeko Santa Maria eliza gotikoan bisita gidatua egingo dute eta ondoren herriko plazako azokara joango dira. Erdigunetik ibilaldi bat ere antolatu dute. Bazkaria Venecia aterpetxeko Azagra jatetxean izango da eta baliteke etxera bidean Lizarran geldiune motz bat egitea.
Izen-emate eguna apirilaren 3a da, osteguna, 10:30ean. Txartela 30 euro da eta erosteko eguna, aldiz, apirilaren 9a, asteazkena, 11:00etan. Bi autobusez baliatuko dira txangorako eta Arrasateko Zaharren Egoitzan soberan dauden eserlekuak eska daitezke.