Eta izendatu gura zuten bigarren aguazil horren zereginak zeintzuk ziren kontatzen ditu Hots Begi Danbolinak blogean.
Adibide batzuk jartzearren, 25 eta 50 urte bitartekoa izan behar zuen derrigorrez, irakurtzen eta idazten jakin egin behar zuen, eta bere betebeharren artean zegoen arduratzea ikasleak eskolara bere orduan iristeko ahalegina egitea.
Eskolara joan ezean, alkatearen aurrera
Azken hori lortzeko, eskolarako sarrera ordua pasatu, ordu erdira bertaratu, eta maisuari falta ziren ikasleen zerrenda eskatu behar zion. Zerrenda eskuartean, kalez kale joan behar zuen, eta ikasle horietakoren bat aurkituz gero, eskolara bidali. Gainera, hark esandakoa bete ezean, aguazilak eskubidea zuen ikaslea/k alkatearen aurrera eramateko.