Sonido Vegetal, Arrasateko Gaztetxean, ostegunean

Miren Mujika 2014ko martxoaren 25a

Ostegun honetan, martxoak 27, Sonido Vegetal taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Sonido Vegetal zazpi partaidek osatzen duten Granadako talde bat da. Musika mestizoa eta ganberroa egiten dute, batzuek 'gipsy-punk' moduan definitzen dutena, musika latindar, patchanka, ska, reggae, folk edota Balkanetako musikaren ukituekin.

Taldearen azken diskak zeresan handia eman du Espainian.  Las bases del razonamiento da diskaren izena eta Amparanoiak eta Gogo Bordello taldeko zenbait musikarik esku hartu dute bertan. Orain, aldiz, Europara eta Euskal Herrira salto egitea erabaki dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak