Saskibaloia eta teknologia berriak izenburupean eskainiko du hitzaldia entrenatzaile italiarrak. Kirolaren, zehatzago saskibaloiaren, eta teknologia berrien arteko loturari buruz hitz egingo du, eta bere eguneroko lanean erabiltzen dituen tresnen berri emango du.
Saski Baskoniako entrenatzailea saskibaloiko Espainiako selekzioko entrenatzailea izan zen 2009tik 2012ra; selekzioarekin, Europako txapeldunorde izan zen 2009an eta 2011n, eta txapeldunorde 2012ko Londresko Joko Olinpikoetan.
Hitzaldia Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du.