Yolanda Rojas, Venezuelar Errepublika Bolivarianoko konsul generala Bilbon, Arrasaten izen zen atzo, Venezuelako Gobernuaren etxebizitza politika eta 'Gran Mision Vivienda Venezuela' ekimena azaltzen. Emandako azalpenen ostean, herritarren galdera eta kezkek eman zioten amaiera hitzaldiari, eta bertaratutakoen interes eta kuriositateak borobildu zuen saioa.
Euskal Herrian kaleratzeak egunerokoa diren bitartean, Venezuelan gobernua herritarrekin duen zorra kitatzen ari dela azaldu zuen Rojasek, eta Gran Mision Vivienda Venezuela ekimena ipini zuen horren adibide moduan: hiru urtetan, 500.000 etxebizitza eraiki dituzte, aterpe gabekoei emateko.
Horrekin batera, herri-kontseiluen antolaketak zertan datzan azaldu zuen, egungo nazioarteko harremanak nolakoak diren berri eman, eta bereziki azken hilabeteetako gertakarien eta komunikabide handienek hartutako paper "manipulatzaileaz" jardun.
Arrasateko Askapenak, Circulo Bolivariano La Pueblak, Euskadi-Cubak, eta Kaleratzeak Stop Desahucios Debagoienak gonbidatuta eskaini zuen hitzaldia. Interesa eta kuriositatea erakutsi zituzten entzutera joandakoek.