Monterron jauregi ondoko zorua egoera kaskarrean dago eta putzuak sortzen dira. Gaur egun Canto rodado edo China Miranda izenekin ezagutzen den materiala dago bi puntu horietan eta, haren ordez, Pavitusa etxeko graniblock baldosa jarriko da, ez labaingarria. Bi hilabete inguru iraungo dute lanek eta kontratuaren prezioa da 56.040 eurokoa da (BEZ barne).