Jose Laderas: "Inoiz eman dudan sari potoloena da"

Imanol Gallego 2014ko mar. 24a, 12:49

Pozik hasi du astea Jose Laderas, ONCEko saltzaileak. Egubakoitzean, 123.400 banatu zituen Arrasateko Hiper Eroskin duen saltokian. "Saridunak pozik egongo dira, baina horrenbeste diru banatu izana zoragarria da", dio.

"Goizean Donostiatik telefonoz deitu naute albistea emateko", horrela hasi du Jose Laderas saltzaileak astea. Egubakoitzean 124.400 euro banatu ostean, irribartsu dago. Albistea zabaltzen hasi den lehen egun honetan, gutxi batzuk hurbildu dira berau zoriontzera, "jende gehienak ez daki ezer, ziur, 100.000 euro jaso dituenak ere ez duela honelako sorpresa espero", azaldu du saltzaileak. Albistea jakin bezain laster, Eroskiko saltzaile eta erosle batzuk gerturatu dira euren kupoiak begiratzera.

Saridunak baino alaiago

Laderasek ez du bere irribarrea ezkutatzen, "saria jende askok jaso du, eta hori oso pozgarria da". Lehen saridunak ere iritsi dira bere saltokira, "Kutxara bideratu ditut, saria ahalik eta bizkorren kobratu dezaten".

Oraindik salmentetan igartzeko goiz den arren, berak argi dauka honelako sari batek salmenten igoera bat dakarrela, "nik ere gauza bera egingo nuke, saria eman duten saltoki batean erosiko nuke hurrengo kupoia". Egubakoitzekoa baina, ez da Laderasek eman duen lehen saria, "duela urte batzuk bost milioi pezeta banatu nituen, baina hau izan da inoiz eman dudan sari potoloena".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak