Uztailaren 22tik 27ra bitartean batuko dira munduko atleta onenak Oregon barruan dagoen Eugene hiriko (158.000 biztanle) Hayward Field estadioan, eta Arrasatek ordezkaritza izango du bertan, Malen Ruiz de Azuak bertan egoteko gutxieneko marka gainditu zuen joan den astean Zaragozan. Azken aste hau borobiltzeko, baina, Arrasatekoak ez du domekan Anoetan izandako hitzordua alferrik galdu, eta bigarren urtez jarraian Espainiako onenaren saria jantzi du, urrezko domin, 3,81eko saltoa egin ostean. Enar Robla izan zen bigarren (3,56) eta Elba Diaz hirugarren (3,51).
Istar Dapena bederatzigarren
Ruiz de Azuarekin batera lehiatu zen, baita ere, Istar Dapena. Baina, Realekoak ez zuen bere egunik onena izan. Azken asteotan gogor entrenatu da Arrasatekoa, baina 4,11 metroko jauzia baino ezin izan zuen egin –gehiago egiteko gauza da–, eta bederatzigarren postuan amaitu zuen. Adrian Valles izan zen onena (4,81), Vicent Fabra sailkatu zen bigarren (4,81) eta Aleix Pi Portek jantzi zuen brontzea (4,41).