Urrezko dominekin itzuli dira Dragoikoak Euskadiko Aerobic Txapelketatik

Eneko Azkarate 2014ko mar. 24a, 12:14
Arrasate Dragoi taldekoak dominekin.
Emaitza onak lortu zituzten domekan Euskadiko Aerobiceko Txapelketan Arrasate Dragoi gimnasia taldekoek. Hainbat urrezko domina eskuratuta itzuli ziren etxera.

Gasteizko San Andres kiroldegian jokatu zen txapelketa. Gasteizko Biribildu eta Bizkaiko Urdaneta eta Jesuitas taldeak ere lehiatu ziren mondragoetarrekin batera.

Arrasateko Dragoi taldekoek, Kanpanzar Harrobia babesle dutela, honako sariak lortu zituzten:

Bigarren nibelean, bakarka, Araitz Altube txapeldun geratu zen eta Ane Gorosabel bigarren.

Hirugarren nibelean, bikoteka, Mirentxu Amozarrain eta Eider Altube txapeldun geratu ziren.

Horretaz gain, hirugarren nibelean ere, taldeka, txapeldun geratu ziren Arrasatekoak; honako hauek: Maialen Gallardo, Maialen Diaz, Maite Oliden, Maitane Ugarte eta Leire Ugarte.

Laugarren nibelean, azkenik, bikoteka, Nerea Otxoa eta Olatz Fernandez txapeldun geratu ziren.

Argazki honetan, Nerea Otxoa eta Olatz Fernandez. Goikoan, arrasatearrak podiumeko gorenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak