Taberna ustiatzen duen Agurtzane Urizarren ardura zen komuna garbitzea orain arte, baina erabaki hori hartu zuen Udalak komun horiek erretiratu etxeko erabiltzaileez aparte hainbat herritarrek ere erabiltzen dituztelako. Izan ere, beheko solairuko komunak eskuragarri daude edonorendako, ate ondoan eta tabernarien kontroletik kanpo.
Auzo-lagun enpresari
Udalak Auzo-lagun enpresari esleitu dio zerbitzua, eraikin berdinean dagoen San Andresko auzo alkatetzako instalakuntzen garbiketaz arduratzen den enpresa berberari. Taberna irekita dagoenean garbituko dituzte komunak eta Udalak aurreikusten du urtean 3.800 euro pasatxo gastatzea zerbitzu horretan.
Astelehenetik zapatura zerbitzuaren prezioa da 20,91 euro ordukoa eta domeka zein jai egunetan 23 euro ordukoa. Egunero ordu erdiko garbiketa aurreikusten dute.