"Oso pozik gaude, jende asko etorri da", adierazi du Gorka Bergaretxe antolatzaileak. Euren helburua ekainaren 8an egingo den giza katerako 1.500 pertsona batzea da. Oraingoz 100 metro inguru saldu dituzte, baina helburua beteko dutela ziur azaldu da.
Apirilaren 12an eta 13an jaialdi handi bat egingo dutela ere aurreratu du.