Bertara doazen gazteek hezitzaileekin batera erabakiko dute egitaraua eta beraien artean prestatuko dituzte jatordu guztiak.
Izena emateko azken eguna apirilaren 5a izango da eta Gaztetxokoetan, Gazte Bulegoan edo Txatxilipurdiko bulegoan egin behar da. Irteerak 50 euroko kostua izango du eta plazak mugatuak dira. Behin epea itxita, antolatzaileek bilera bat egingo dute izena eman duten gazteen gurasoekin.