Luis Rey motor gidari arrasatearra Espainiako txapeldun

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mar. 19a, 13:28

Pasa berri den asteburuan jantzi du txapela Cartayan (Huelva), Cross-Country Senior B 4T mailan. Z Racing Team barruan aritu da lanean, Sherco 300 SEF-R 2014 motorrarekin; aurtengo urtean estreinatu ditu biak, taldea eta motorra.

Luis Rey txikitatik ibili da motorrean. 31 urte ditu egun eta, taldea eta motorra aldatuta, emaitza onekin hasi du aro berria.

Lau probatan parte hartu eta gero lortu du Cross-Country Senior B 4T mailako 2014ko Espainiako txapelketa irabaztea: Antzinen (Nafarroa), Malpartidan (Caceres), Guadalajaran (Madrid) eta Cartayan (Huelva) jokatuko dira proba horiek.

2013ko lorpenak

Hauxe da Luis Reyek iazko urtean lortutako garaipenen zerrenda:

  • Lehen postua, Euskal Enduro Txapelketan.
  • Bigarren postua, Euskal Cross-Country Txapelketan.
  • Lehen postua, 4TT Kopan (Aguilar de Campo).
  • Laugarren postua, Espainiako Cross-Country Txapelketan.

2014ko egutegia

Lasterketa horietan eta beste batzuetan egon asmo du aurten; bederatzitan, orotara:

  • Espainiako Enduro Txapelketa.
  • Espainiako Cross-Country Txapelketa.
  • Euskal Enduro Txapelketa.
  • Euskal Cross-Country Txapelketa.
  • 4TT Kopa.
  • Errioxako Enduro Erresistentzia Txapelketa.
  • Nafarroako Enduro Indor Txapelketa.
  • Nafarroako Cross-Country Txapelketa.
  • Gordexola Extreme.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak