Mamitsua aurreikusten da osoko bilkura, 20 gai izango ditu-eta mahai gainean udalbatzarrak. Aipatutakoekin batera, honako hauek ere bai, adibidez: Uarkape eta Zerrajeran dauden hainbat lokal enkante publikoz inorentzeko burokrazia bidea abiaraztea; Lankidetza hitzarmena onartzeko proposamena, informazioa elkarri lagatzeari buruzkoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Arrasateko Udalaren artekoa; Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa, Euskal Udal Legea onartua izan dadin eskatuz; eta Abaroa erretiratu elkarteko tabernaren emakida oinarrien aldaketa proposamena: baldintzak aldatzea.
Eta bestelakoen artean, hainbat izendapen ere proposatuko dituzte: Udal Korporazioaren ordezkaria izendatzea Debagoieneko Mankomunitatean eratu berri den Kiroletako batzordean eta Udal Korporazioaren ordezkaria izendatzea Suradesan, hain justu ere.
18:00etan hasiko den batzarrak ateak zabalik izango ditu interesa duten herritar guztiendako.