Saskibaloia eta teknologia berriak, Sergio Scariolorekin

Miren Mujika 2014ko mar. 18a, 15:59
Sergio Scariolo, Laboral Kutxa Baskonia saskibaloi taldearen entrenatzailea.
MUko Kirol Zerbitzuak, Arrasateko Ointxe Saskibaloi Elkartearekin elkarlanean, martxoaren 25erako hitzaldi interesgarria antolatu du bertako ikasle eta langileentzat. Gaia ‘Saskibaloia eta teknologia berriak’ izango da.

Laboral Kutxa Baskonia saskibaloi taldearen entrenatzaile Sergio Scarolo egongo da bertan. Arrasate Goi Eskola Politeknikoko 7.006 gelan izango da topaketa, martxoaren 25ean, asteartean, arratsaldeko 20:15ean. Hitzaldia 16 urtetik gorakoentzat da, eta doan, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da, plaza mugatuak izango direlako.  Izena emateko azken eguna martxoaren 20a, osteguna, izango da MUko Kirol Zerbitzuan. Helbide elektroniko bidez ere egin daiteke: kirolak@mondragon.edu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak