2012ko ekainean, Udalak eta Ekin elkarteak etorkiendako eta baztertze arriskuan dauden pertsonentzako harrera, orientazio eta formazio modulua jarri zuen martxan. Zerbitzu honen bitartez, herrira etorritako pertsonei harrera egin eta bitarteko ezberdinetara bideratzen dituzte. Aurten harrera zerbitzu hori auzoko programarekin uztartu dute eta "Arrasatetik mundu, mundutik Arrasatera" proiektua abiarazi dute.
Arrasatek eskaintzen dituen baliabideak ezagutzeaz gain, lagundu beharreko pertsonaren egoerak eskatzen duenaren arabera beharrezkoa zaion orientazioa eta informazioa jasotzen dituen eskuorriak ere sortu dituzte.
Etorkina euskarara hurbiltzeko gainera, auzoko egitasmoak hizkuntza ezberdinak euskarara itzultzen dituen hiztegitxoak ere sortu ditu. Hau guztia, kanpotik etorri den pertsona herrian eta gure kulturan integratzeko. Herritarrek ere proiektu anitz honen berri izateko, ekitaldia egingo dute astelehenean.
Esandako moduan, astelehenean izango da hori arratsaldeko seietatik aurrera Kulturateko areto nagusian.