Taldearen aurkezpen ofiziala bihar egingo badute ere, Arrasateko Dragoi Txuri-Urdineko kideek dagoeneko hainbat irteera egin dituzte Realarekin: "Vallecasen izan ginen, eta baita Old Traford-en ere, Manchesterreko partiduan. Bestalde, duela bi aste Sevillan izan ginen".
Hain zuzen, halako irteera batean sortu zen taldea sortzeko asmoa: "Ni Madrilen bizi nintzen orduan, eta Vallecasera joan nintzen Rayoren kontrako partidua ikustera. Arrasateko hainbat realzale elkartu ginen, eta brometan esan genuen talde bat sortu behar genuela".
Bada, halaxe sortu zuten taldea, 30 lagunez osatutakoa: "Orain arte 29 izan gara, baina hiru hilabete bete berri dituen Alain Cabrera izan da azken bazkidea. Taldearen ateak, baina, zabal-zabalik daude".
Bihar, Mikel Gonzalezen eta Jose Angelen bisitarekin egingo dute ofizial taldea.
Taldearen berri gehiago izateko, egin klik hemen.