Venezuelako kontsulak etxebizitzen gaineko berbaldia eskainiko du Arrasaten

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko martxoaren 18a

Yolanda Rojas Urbina Venezuelako kontsul orokorrak 'Gran misión vivienda Venezuela' izeneko berbaldia eskainiko du Arrasaten martxoaren 24an, astelehena.

Martxoaren 24an, astelehena, Gran misión vivienda Venezuela izeneko berbaldia eskainiko du Yolanda Rojas Urbina Venezuelako Errepublika Bolibartarreko kontsulak Arrasateko Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 19:00etan hasita.

Askapenak, Debagoiena Kaleratzeak Stop plataformak eta Euskadi-Cuba Elkarteak antolatu dute berbaldia: "Euskal Herrian kaleratzeak egunerokoak diren bitartean, Venezuelako gobernua herritarrekin duen zor historikoa kitatzen ari da. Etxebizitza eskubidea da Venezuelan, ez ordea Euskal Herrian".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak