Gure Esku Dago herri dinamikako Arrasateko lan talde gehiena aurkeztu zen atzo Kulturaten; izan ere, 25 lagun diren arren atzo 15 bat joan ziren. Bertan, Jon Zuloagak eta Onintze Guridik, gerturatu ziren herritarrei lantaldearen funtzionamendua azaldu zieten, herritar orori batzera gonbidatuz. Astelehenero Kulturaten biltzen dira 18:30ean; eta domekan, hilak 23an, lehenengo ekintza egingo dute, argazki herrikoia Arrasateko Herriko Plazan, 13:00etan.