Besaide Mendizale Elkartea eskaintza bereziekin dator apirilera begira

Miren Mujika 2014ko mar. 17a, 16:30
Arabako lautada integraleko bigarren etapa egingo dute mendi irteeran.
Arrasatearrak apirileko euren ekintzetan parte hartzera animatzen ditu Besaide Mendizale Elkarteak egitarau osatu batekin.

Eski alpino irteera Formigalera

Eski alpinoa praktikatzeko Formigalera astebukaera bat antolatu du elkarteak, apirilaren 5etik 6ra, hain zuzen. Izen-emate egunak astelehena, asteartea eta asteazkenak dira 18:30etik 19:30era.

Mendi irteera

Apirilak 13rako ere mendi irteera antolatu du elkarteak. Arabako lautada integraleko bigarren etapa izango da, Langraitz-Zaldiaran-Vitoria portua, hain zuzen. Apirilaren 7a, 8ª eta 9ª dira izena emateko egunak, 19:30etik 20:30era.

Eski alpino irteera  Alpeetara

Azkenik, apirilak 19tik 26ra eski alpino irteera prestatu dute. Alpetako Tignes - Val d'Isere-era joango dira. Astelehenak, astearteak eta asteazkenak dira izen-emate egunak, 18:30etik 19:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak