Gaurtik aurrera, Tokiko Gobernu eta Hirigintza Batzordeetako kide eta lehendakari izateari utziko die Omerrek; baita hirigintza zinegotzi eskuordetu izateari ere. Udalean dituen karguez gain, Mankomunitatean dauzkanak ere utziko ditu Omer Arregik. Arrasateko Udaleko ordezkari moduan, Suradesa enpresako kide zen orain arte Arregi, eta hemendik aurrera kargu hau izateari utziko dio.
Ordezko zinegotziak
Omer Arregiren dimisioa jakinaraztearekin batera, Arrasateko Udalak utzik geratu diren karguak zeinen eskutan geratuko diren azaldu zuen. Juan Antonio Barriocanal izango da tokiko gobernu batzordean Arregiren lekua hartuko duena; eta Joxe Etxeberriak berriz, hirigintza zinegotzi kargua hartuko du.
Suradesan udaleko ordezkari berria nor izango den, eguazten arratsaldean egingo den plenoak erabakiko du.