Dirulaguntzen plan estrategikoa, hondakinen mahaia eta beste, osoko bilkuran

Ubane Madera 2014ko mar. 17a, 09:57

Ezohiko osoko bilkura mamitsua deitu dute etzirako, eguaztena. Landuko dituztenen artean, honakoak: zirkulazioari eta hiri bideen erabilerei buruzko udal ordenantza; Hondakinen Mahaiak lortutako akordioa berrestea, Arrasaten sortutako hiri hondakinen bilketarekin lotutakoa, eta Arrasateko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzeko proposamena. 18:00etan hasiko da batzarra, eta interesa duen edozein bertaratu daiteke.

Aipatutakoez gainera, bestelako gaiak ere izango ditu mahai-gainean udalbatzarrak; 20, guztira.

Adibidez, Uarkape eta Zerrajeran dauden hainbat lokal enkante publikoz inorentzeko burokrazia bidea abiaraztea. Lankidetza hitzarmena onartzeko proposamena, informazioa elkarri lagatzeari buruzkoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Arrasateko Udalaren artekoa. Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa, Euskal Udal Legea onartua izan dadin eskatuz. Eta Abaroa erretiratu elkarteko tabernaren emakida oinarrien aldaketa proposamena: baldintzak aldatzea.

Udal ordezkarien izendapena

Eta hainbat izendapen ere proposatuko dituzte: Udal Korporazioaren ordezkaria izendatzea Debagoieneko Mankomunitatean eratu berri den Kiroletako batzordean eta Udal Korporazioaren ordezkaria
izendatzea SURADESA erakundean, hain justu ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak