07:30ean Garibain elkartu, eta Mandaitarako bidea hartu zuten mendizale arrasatearrek. 08:30ean hasi ziren aldapan gora, San Vitores tontorrera iritsi arte (895 metro).
Han bidean utzitako indarrak hamarretakoa eginez berreskuratu, eta Tuiorantz abiatu ziren (805 metro, argazkian).
Hortik aurrerakoa aldapa behera izan zen. Langraitzera jaitsi eta handik hartu zuten etxerako buelta, 12,5 kilometroko mendi-buelta egin ostean.
16 kilometro
Apirilaren 13an egingo dute Arabako Lautada Integralaren bigarren etapa: 16 kilometroko mendi-buelta, Langraitz eta Gasteizko mendatearen artekoa.