Arrasateko Gure Esku Dago dinamika aurkeztuko dute datorren astelehenean, hilak 17, Kulturateko areto nagusian (18:30). "Askotariko arrasatearrez" osatutako taldea dela diote eta taldea ezagutzera emateaz gain, datozen hilabeteetan antolatuko dituzten ekintzen berri emango dute.
Aurkezpena amaitu ostean Gazta Zati Bat dokumentala ikusteko aukera egongo da.