Arrasate Irratiko emisioa etenda dagoen arren, aste honetan ere oparien zozketak izango dira

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko mar. 12a, 09:33
Otalora kaleko Goienako egoitzan egiten ari diren lanak direla-eta Arrasate Irratiko emisioak eten egin behar izan ditugu; hala ere, aste honetako bi zozketatan parte hartzeko aukera dute entzuleek.

Bihar, eguena, Kooltur Egitasmoaren eskutik, Napoka Iria Eibarko bikotearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu. Egubakoitzean, berriz, Dantzaz taldeak zapatuan Amaia Antzokian egingo duen Kameleoia emanaldirako sarrerak eta Oñatiko gaztelekuan, egubakoitzean EH Sukarra, Bagauda eta Willis Drumond taldeek Oñatiko gaztelekuan egingo duten kontzerturako sarrerak banatuko ditugu.

Zozketan parte hartzeko ohiko bi bideak

Ohi moduan, bi dira Arrasate irratiko zozketan parte hartzeko bideak: irratia@goiena.com helbidera idatzita edo 943 25 05 05 telefonora deituta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak