GUreztatu ekimeneko Lehen Sektorea biziberritzeko lantaldeak bat egiten du Kurtzetxiki balioan jartzeko proiektuarekin: "Gure ekarpena auzolanaren bitartez egitea erabaki dugu, bide batez herritarren konpromiso eta babesa ere bilatuz. Horretarako, udaleko Ingurumen Sailarekin ari gara elkarlanean, eta zuen guztion laguntza behar dugu".
Izen-ematea
Auzolanaren antolaketa egokirako, beharrezkoa da parte hartzaile kopuru zehatza izatea egun batzuk lehenago. Izena emateko bi bide daude: ondorengo loturan izena ematea edo 943 79 68 48 telefono zenbakira deitzea