Aurkezpenean, Manu Gallardok, Ozenki elkarteko kideak eta Ibon Roblesek, operan adituak, Madama Butterfly-ren nondik norakoen gainean jardun dute. Ostean baina, pasa den urtean egin zuten bezala, Madama Butterfly operako eta Pucciniren beste obretako kantuak interpretatu ditu Teresa Albero soprano valentziarrak, Arrasate Musikaleko Isabella Blezein pianoan laguntzaile izan duela.