Isaias Carrascori omenaldia, bere erailketaren seigarren urteurrenean

Imanol Gallego 2014ko mar. 10a, 18:18

Seigarren urtez, eraildako zinegotzi ohia omendu zuten zapatuan haren senitarteko, lagun, eta alderdikideek. Navas de Tolosa kalea izan zen omenaldiaren lekuko, hain justu, Isaias Carrasco tirokatu zuten tokia eta haren bizitokia zena.

Carrascoren emazte, alaba, ama, eta gainontzeko senitartekoek, Alderdi Sozialistako euskal exekutibako kideak eta Arrasateko zinegotziak izan zituzten lagun. Oinez egin zuten Navas de Tolosa kalean barrena aurrera, lora sortak eta arrosak eskuetan, duela sei urte ETAk Carrasco hil zuen tokiraino bertaraino. Han, lurrean, hunkiturik, lora sortak eta arrosak eskaini zizkioten Isaias Carrascori.

Lore eskaintzaren ostean, Patxi Lopezek, PSEko idazkari orokorrak, eta Carrascoren alaba nagusienak hartu zuten hitza.  Lopezek esan zuen Carrascoren "delitu bakarra askatasuna eta sozialisten ideiak defendatzea" izan zela. Gaineratu zuen hura hil zutenak garaitu arren oraindik bide luzea geratzen dela: "Terroristak garaitu ditugu. Askatasuna lortu dugu. Baina, oraindik, elkarbizitza lortu behar dugu. Egia lortu behar dugu".

Alabak aldiz bi zatitan banatu zuen bere hitzaldia. Egun Euskal Herrian bizi den egoeraz mintzatu zen Sandra Carrasco eta Parot doktrina ere aipatu zuen. Carrascok azaldu zuenez, legeak errespetatu behar diren arren, guztiekin ez dator bat, "hiltzaile bat heroi bezala, kalean uzten duen lege batekin ez naiz bat etorri". Ekitaldia alaba nagusiak aitari zuzendutako hitz hunkigarri batzuekin amaitu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak