Izena eman daiteke martxoaren 13ra arte –14:00ak arte– Fraisoroko telefono zenbakira deituta (943 692 166) edo bertako helbide elektronikora idatzita (fpefraisoro@hazi.es). Matrikula hamar euro da; ikasle kopurua mugatua da eta arrasatearrek izango dute lehentasuna taldea osatzerakoan.
Gazteleraz izango dira saioak
Saioak gazteleraz izango dira eta bietan arlo teorikoa landu ostean egunean bertan ikasitakoa praktikara eramateko aukera izango dute tailerrean izena ematen dutenek.