Udalekuetarako hezitzaile bila hasi da Txatxilipurdi

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko mar. 10a, 13:45

Iazko udaleku irekietako apar festa.
Udalekuetarako begiraleen "zerrenda luzea" osatu gura du Txatxilipurdik eta horregatik deialdia egin dute dagoeneko. Maiatzaren 9a baino lehen bidali behar da curriculuma eta izen-emate fitxa beteta; derrigorrezkoa izango da ekainaren 7an egingo duten egun osoko formazio saiora joatea.

Udalekuetarako begirale deialdia ireki du Txatxilipurdik: "Urtero egin izan dugun bezala aurten ere, haur eta gaztetxoekin lan egiteko gogoa baduzu, animatu eta hurbildu zaitez izena ematera", diote. Horretarako beharrezkoa izango da ekainaren 7an egingo duten egun osoko formazio saiora joatea.

Bestalde, izena emateko bete beharreko baldintzak izango dira:

  •  18 urte edo gehiago izatea
  •  Euskara jakitea
  •  Txatxilipurdik antolatzen dituen begirale formazio saioetara etortzea

Baldintza horiez gain, honako irizpideak hartuko dira kontuan:

  • Begirale titulua izatea
  • Ikasketak
  • Esperientzia
  • Lanerako prestutasuna
  • Bizilekua

Entregatu beharreko dokumentuak honakoak dira:

  • Curriculuma
  • Argazki bat
  • NAren fotokopia
  • Begirale edo zuzendari tituluen kopiak
  • Izen-emate fitxa beteta

 Argibide gehiagorako deitu 943 79 54 46 telefonora (Maialen edo Arantza).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak