Ordezkaritza brasildarrak Debagoiena bisitatuko du Mundukidek gonbidatuta

Mikel Arregi 2014ko mar. 10a, 13:26

Ordezkaritza brasildarrak eta Mundukidek goizean egn duten bilera.
Gaur hasi da Mundukiderekin batera Brasil hegoaldeko proiektutan lanean dabiltzan erakundeetako ordezkariek bailaratik egin behar duten bira.

MST herri mugimenduko eta UFFS unibertsitateko kideek, Debagoieneko kooperatiben esperientzia ezagutuko dute datozen egunetan. Gaur goizez, aste honetan zehar izango duten egitarauari butuzko aurkezpena izan dute Mundukideren egoitzan Arrasaten.

Luis Costa, MST mugimenduko kideak Goienari esandakoaren arabera, bisita honetan "eguneroko lanari balio erantsia ematen dion eredu kooperatiboa" ezagutzeko aukera izango du ordezkaritza brasildarrak. Zazpi egunetan zehar, Mondragon Korporazioa, MU, Ulma, eta Lanki fundazioa bisitatzeaz gain; nekazaritza eta elikagai arloetan lanean diharduten Kalitatea fundazioa eta Leartiker-en esperietzia ezagutuko dute.

Mundukiderekin batera, Brasil hegoaldeko Parana estatuan martxan diren zenbait proiektutan lanean dabiltza Arrasatera iritsi diren ordezkarien erakundeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak