NATOren inguruko berbaldia eguaztenean Arrasateko Irati tabernan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko mar. 10a, 12:52

Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistak 'OTAN: El brazo armado del imperialismo' izeneko berbaldia eskainiko du martxoaren 12an, 19:00etan hasita, Arrasateko Irati tabernan.

Askapenak gonbidatuta berbaldia eskainko du Iñaki Gil de San Vicentek eguazten honetan, martxoak 12, Irati tabernan.

Hain zuzen ere, 28 urte betetzen dira martxoaren 12an NATOn sartzearen inguruko galdeketan, bai Euskal Herrian eta baita Arrasaten ere ezezkoa nagusitu zela; %60ko eta %68,8ko ezetzak jaso zen, hurrenez hurren.

"Martxoaren 12 hartan, gure askatasunaren eta burujabetzaren alde egin genuen alde egin genuen eta aldi berean munduko herrien askatasun eta subiranotasunaren kontra doazen prozesu politiko, ekonomiko eta militarren aurka agertu zen herria izan zen gurea, izan ginen gu".

Eguazten honetan, beraz, NATO: Inperialismoaren beso armatua berbaldia eskainiko du Iñaki Gil de San Vicente irakasle eta pentsalari marxistak, 19:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak