Arrasateko Corazon de Encina elkartekoek 500 ogi-mami errazio banatu dituzte

Imanol Beloki 2014ko mar. 9a, 18:40

Corazon de Encina elkartekoak ogi-mamiak banatzen.
Arrasateko Corazon de Encina elkartekoek jai ederra prestatu dute Sebero-Altube plazan gaur goizean. 500 lagunentzako 6 zaku ogi-mami errazio banatu dituzte, kultura extremadurarra ezagutzera eramateko helburuarekin.

Errazioak doan banatu dituzte eta ardoa, urdaiazpikoa, pintxo morunoak… ere egon dira bertan jateko. Hainbat boluntario eta elkarteko zuzendaritzako 12 kide egon dira prestaketa lanetan eta bertaratu den jendeak antzinako jaki honekin disfrutatzeko aukera izan du. Janari eder hau prestatzea oso erreza da: Ogi gogorra zatitzen da alde batetik. Gero, berakatza, urdaia eta piperrak frijitzen dira bestetik eta elikagai hauen olioa behar da. Horrela, Olioa eta ogi gogor zatitua nahastuta azken emaitza lortzen da, ogi-mamia.

Antzinako jakia

Aspaldiko janaria da, ogi gogorra jan ahal izateko asmatua izan zena. Beti gelditzen da soberan atzoko ogia, eta berau aprobetxatzeko eta jaki goxo bat prestatzeko asmakizun bikaina da ogi-mamia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak