Kepa Urteaga kultura zinegotziak esan du kontziente direla Barrenatxo errotak duen garrantziaz, eta eurek planteatzen zuten ereduaren nondik norakoak ere azaldu ditu: "Jakinda zati baliotsuena beheko partean zegoela, balorean hori jartzea nahi genuen. Horretarako, planteatzen genuen azpiko aldea txukuntzea; pareta 30 zentimotroko altuera arte mantendu eta barrukoa metakrilato batekin estaltzea. Horrez gain, panel informatiboak jarri gura genituen".
Gaineratu du behin sententzia jakinda, zituzten asmoak baztertu eta aurrera begira emango dituzten urratsak aztertzen dabiltzela, eta horretarako txosten bat egingo dutela: " Zer egin eta zer ez egin erabakitzeko faktore asko daude tartean, eta horrek txosten bat eskatzen du. Txostenak esango du baita ere zenbateko kostua izango duen egin beharrekoak egiteak".