Bazkideei aditzera eman zaienez, eskaintza honek 300 lanposturi eusteko aukera emango du; eta orain, Lagun Arorekin batera, sor daitezkeen lanpostu berriak bazkideentzat izan daitezen lanean ari da Fagor.
Cevitalek datorren astean baieztatuko du Fagor Etxetresnen bi lantegiengatik egingo duen eskaintza, kooperatibaren likidazio prozesuari amaiera ematen zaionean. Batzarretan esan dutenez, Bergarako Geyser kooperatibaren etorkizuna ere bideratuta egon liteke egun gutxiren buruan.