Patxi Luquek emanaldia egingo du bihar Arrasaten

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko martxoaren 7a

Patxi Luque musikari eta konpositoreak emanaldia egingo du bihar, zapatua, Arrasateko Ederra tabernan, 23:00etan hasita.

Antzuolan bizi da Luque eta, hain zuzen, gitarrarekin daukan abilezia ezagutzeko aukera izango dute kontzertura bertaratzen direnek.

Zilarrezko zia

Hain zuzen ere, 2013an Donostiako Intxaurrondo auzoan jokatu zen V. Pua de Oro gitarra lehiaketan hartu zuen parte Antzuolan bizi den musikariak;  bigarren postua eskuratu zuen, zilarrezko postua, alegia.

Bihar eskainiko duen emanaldiari dagokionez, hauxe eman du aditzera Luquek: "Rock-and-rolla, heavya eta beste gustuko badituzu, kontzertuarekin gozatuko duzu". Hori horrela, 23:00etan hasiko duen emanaldia gustu guztientzako saioa izatea gura du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak