ETAk erail zuen Carrasco zena, lanera joateko autora igo berritan; Bidelanerako egiten zuen lan, AP-1 autobideko Bergara hegoaldeko ordainlekuan.
Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainan gertatu zen erailketa, botoa ematera joateko bi egunen faltan. Isaias Carrasco 2003ko ekainetik 2007ko maiatzera izan zen zinegotzi Arrasateko Udalean, alderdi sozialistatik.