Kulturateko areto nagusian lehen sektorearekin interesatuta zeuden herritar ugari elkartu dira eta hiru hizlariek esandakoek bertaratutakoei hausnartzeko bidea eman die.
Pello Zabala frantziskotarra hasi da bere ikuspuntua ematen. Esan du, besteak beste, klima bera laguntzen ari zaigula, izan ere, bere hitzetan euriak eta urak "ez digu hutsik egin, ez gaitu elkortasun eta desertizaziora eraman..." eta
bestalde, eguzki orduak gehitu direnez, lurra goxatuagoa daukagula azaldu du.
Amaia Diaz de Monasterioguren dietistak hartu du hitza ondoren. Sasoiko produktuak kontsumitzeak daukan garrantzia azpimarratu du eta hauxe esan du: "Garaiko produktuen alde nago eta gainera guk urtaroak oso onda sailkatuta dauzkagu. Amalurrak ematen digun eta guk landuta lortzen dugun barazki eta fruten alde egingo dugu ".
Azkenik Jakoba Errekondo Usurbilgo agronomo eta paisajistak hitz egin du eta azaldu du nekazaritzak lurren ikuspegitik zein eragin duen jendartean. Gizarte baten eraketan edo etorkizuneko herri baten diseinuan lehenengo sektoreak daukan garrantzia azaldu du.
Erein Da Jan ekimenak eta Bagarak antolatutako hitzaldia izan da eta Julen Iriondo kazetariak gidatu du saioa.