Besaide Mendizale Elkartea eskaintza berriekin dator martxora begira

Miren Mujika 2014ko mar. 5a, 17:07

Egitarau osatu batekin arrasatearrak euren ekintzetan parte hartzera animatzen ditu Besaide Mendizale Elkarteak.

GMF - 25. Eski Zeharkaldia

Martxoaren 15ean eta 16an izango den GMF-ko 25. Eski Zeharkaldian  izena emateko epea ireki dute jada. Federatuek 34 euro ordaindu beharko dituzte. Federatuta ez daudenek aldiz, 79.

 

Mendi irteera

Martxoaren 16rako ere mendi irteera antolatu du elkarteak. Arabako lautada integraleko lehen etapa izango da, Montevite-Nanclares, hain zuzen. Martxoaren 10a, 11 eta 12a dira izen emateko egunak, 18:30etik 19:30era.

 

GMF - Glaziare alpinismo ikastaroa

Dagoeneko ireki dute martxoaren 22an eta 23an Teleran (Portalet) izango den Glaziare Alpinismo ikastarorako izen-emate epea. Ikastaroaren maila hastapenekoa izango da eta helburua da 40-45º arteko aldapak dituzten bideetatik igotzeko ezagutza teoriko eta praktikoak eskuratzea, ingurune glaziarrean autonomiaz eta segurtasunez ibiltzeko.

 

Eski alpino irteera Formigalera

Formigalera egun bateko eski alpino irteera ere antolatu du elkarteak martxoaren 30erako. Izena emateko egunak astelehen, astearte eta asteazkenak dira, 18:30etik 19:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak