Ekarpenen dirua Eroskik edo BBVAk ordaindu beharko duen, argitzeke

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mar. 4a, 12:27

Bigarren auto argigarria eman du Marcos Bermudez epaileak eta bertan dio "euren interesei begira akordioa egin" beharko dutela kooperatibak eta bankuak, edo, bestela, "dagokien epaitegien bidea hartu" beharko dutela.

Epaileak BBVA zigortu zuen urtarrilean emandako epaian, Adicaeren auzi eskearen barruko 68 bezeroei ekarpenen truke ordaindutako dirua itzuli behar ziela esanez. Pasa den astean, berriz, BBVAren eskariz egindako auto argigarriaren bidez, diru hori ordaintzea Eroskiri dagokiola ebatzi zuen. Eta bigarren auto argigarri bat eman du orain, Eroskik azalpen gehiago eskatu izanaren harira.

Bermudez epaileak bigarren auto argigarri horretan dio "euren interesei begira akordioa egin" beharko dutela Eroskik eta BBVAk, edo, bestela, "dagokien epaitegien bidea hartu" beharko dutela. Baina aldi berean dio autoek ez dutela ebazpena aldatzen; eta, esan moduan, hark absolbitu egin zuen Eroski.

Ildo horretatik mintzatu da oraingoan ere Eroski, esanez epaia ezin daitekeela aldatu epailearen osteko azalpen batengatik, eta gaineratu du mendeko ekarpenei buruzko azken autoa absolbituta uzten duela berrestera datorrela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak