Duela bi urte hasi ziren arrasatearrak sanjuanak parte hartze prozesu bidez antolatzen; aurten ere, ateak zabal-zabalik dituzte jaiak prestatzen laguntzeko gogoz dabiltzan elkarte zein arrasatear guztiek. 2014ko egitaraua herritarrek herritarrentzako egina izan dadin, aurreko bi urteetan sortutako hainbat ekintza arrakastatsu kontuan hartuko dira: Lelo lehiaketa, Zeuk ein zeuk jan, Kantu afaria eta paineluak, besteak beste.